Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Justifikazioa
Pertsonaiaren logikan sartzen garenean, batzuetan, aktoreak arrazoiaren bitartez hasieran, eta jestu edota intentzioen bitartez gero, tranpak eraiki behar ditu, ezin justifikatuzkoa dena justifikatu ahal izateko.
Dramaturgia batek normalean bere koherentzia propioa dauka, eta aktoreak ondo ezagutu behar du kontatzen den haria. Pertsonaia bakoitzaren ekintzak ere aurretiaz landu behar ditu. Pertsonaiak obran zehar ematen dituen pausoak, bere emozioak eta hitzak, zerbaitegatik direla ongi ulertu. Justifikatuak daudela. Zuzendariarekin batera zein etxeko bakardadean, mahaiko lan sakon bat egin behar da horretarako. Pertsonaia ongi ulertzen denean, obraren dimentsioa eta estetika ongi ulertzen denean, nahiz eta arau batzuk dauden, ia edozerk balio du justifikatuta badago.
Demagun nire pertsonaia lesio larri baten ondorioz gurpil-aulki batean dagoela, baina bat-batean zutitu egiten da bere txikitako istorio bat kontatzeko. Nola justifikatzen da hori? Ba arrazoi ezberdinak egon daitezke. Adibidez, lizentzia poetiko bat delako. Txikitako oroitzapenak etorri zaizkio eta zutitu egin da hori guztia gogoratu eta kontatzeko. Antzerkiak daukan gauzarik ederrena da hau; bere baitan duen magia.