Antzerkiaren labirintoan II
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
Ander Lipus
1971, Markina-Xemein
 
2023, saiakera
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
aurkibidea

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

 

 

Traininga

 

Gaztetatik gorputza zaintzeko ohitura ona izan dut, eta kirola egitea beti gustatu zait. Madrilera joan nintzenetik beti izan dut training-aren kontzientzia. Aktoreontzako, gure gorputza da, ahotsarekin batera, gure lanabesa. Beraz, ezinbestekoa da zainketa. Esaerak dioen bezala: buru argia gorputz osasuntsuan.

      Madrilen futbolean jokatzen jarraitzen nuen, baina lesio baten ondorioz, Arnold Taraborrelik, laborategian gorputz adierazpeneko irakasle zenak esan zidan hobe nuela futbolean ez jarraitu. Kontaktu handiko kirola da, talka kirola, eta lesioak ekidin nahi banituen behintzat, hobe nuela utzi, eta beste kirol edo aktibitate batzuk egin.

      Gimnasioan egunero egiten nuen nire taula, sasoiko egoteko. Eskrimarekin ere hasi nintzen baina fite aspertu nintzen. Izan ere, borroka kirolak ez zaizkit inoiz gustatu. Kalaripayyatu arte martzialekin ere berdina gertatu zitzaidan. Ez diot bizipozik aurkitzen beste pertsona baten kontra kolpeka aritzeari. Pilotan aritzeak ordea, beti piztu izan nau. Oteizak esango lukeen bezala, frontoiko frontisa zerua balitz bezala, pilotari gogor eman, zeru horrek berriz ere pilota zuregana itzultzeko. Ederra da!

      Akrobazia izan zen beste hautu bat. Ez zirkuan aritu nahi nuelako, baina bai, gorputza beste esparru batera eraman nahi nuelako, beste ataka batean jarri. Elastikotasuna, indarra eta orekaren lanketan pauso bat haratago joan nahi nuen.

      Bilboko garaian, ostera, entrenamendua nire ofiziora bideratu nuen. Antzerki teoriko batzuen irakurketek eraman ninduten horretara. Grotowski, Barba, Meyerhold… Sasoi betean mantentzeaz aparte, badaude antzerkirako berariazkoak diren ariketak. Antzerkiola garaian, taldean eramaten genituen aurrera ariketa hauek. Baina batzuetan ezin daiteke taldean lan egin. Egungo antzerki moldeek ere ez dute hori errazten. Eta orduan bakoitzak bere aldetik entrenatu behar du. Korrika egin, mendira joan, bizikletan ibili, igeri egin, frontoian aritu. Batzuetan abandonatu izan dut, eta berriro heldu behar izan diot. Zorionez, sorkuntza prozesuak, emanaldiak edota ematen ditudan ikastaroak baliagarriak zaizkit traininga mantentzeko. Eta eguneroko entrenamenduaz aparte, garrantzitsua da noizean behin birziklatzea. Ikastaro bat hartzea, eta zure lana berriz ere norbaitek kolokan jartzea eta zuzentzea. Beti dago zerbait ikasteko, zerbait hobetzeko.

      Traininga aktore baten diziplinan beharrezkoa da eta horrela erresistentziaren aurre-adierazpen printzipioa lantzen da. Aktorea sasoi-sasoian egon behar da bere adierazpena ehuneko ehunean egon dadin. Adibide batekin bukatuko dut. Borroka eszena bat izan duzu, ezpatarekin. Borroka latza izan da. Zu bakarrik beste hiruren aurka. Azkenean bi hil dituzu eta bestea larriki zauritu. Lortu duzu amesgaizto horretatik ihes egitea. Bukatu da eszena. Hurrengo eszena zure amarekin da. Baina ez da ohartu behar ordu batzuk lehenago borrokan aritu zarela. Bera gaixo dago eta isil-isilik sartu behar zara. Arnasestuka ezin zara sartu. Horra hor, aktoreak bere gorputzarekin izan behar duen erresistentzia kutxa: kanporatu behar izan duzun energia batetik (borrokan aritzea), barne energia batera pasatu behar zara (gaixo dagoen amarekin hitz egitera). Indar horien kontrola izan behar du aktoreak, arnasa hori menderatu behar du. Bestalde, pentsa, aipatzen dudan obra honek bi ordu irauten duela eta zu zarela protagonista nagusia. Eszena guztietan zaude. Nahi eta nahi ez bi ordu horien energiaren erabilera kudeatzen jakin behar duzu. Bestela akabatuta zaude! Horregatik da hain garrantzitsua traininga, entrenamendua, sasoi betean egotea.

      Gainera, kontuan izan, nekatuta dagoen aktore batek, publikoari ere nekea transmitituko diola. Eta hori barkaezina da! Nekea, asperdurarekin batera, antzerkiaren gaitzik okerrena da.