Antzerkiaren labirintoan II
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
Ander Lipus
1971, Markina-Xemein
 
2023, saiakera
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
aurkibidea

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

 

 

TopASKEtak

 

Gaia: Bide batez, zer egiten dugu? Nola? Norekin?

(Irizpide, baldintzatzaile eta pretentsioei buruz, teatro produkzioan taldeak diseinatzeko eta osatzeko prozesuak ezaugarritzen dituztenak)

 

Zure egia? Ez, Egia,

eta zatoz nirekin haren bila.

Zurea zeuretzat gorde.

 

Zioen Antonio Machadok, baita beste hau ere:

 

Espero dugu,

ez dela egia izango

pentsatzen dugunetik ezer.

 

Garaiotan, buru-belarri nabil hainbat sorkuntza proiektutan, beraz, sormen lehergailu bat naiz oraintxe, ia bateragarria ez dena beste zeregin batzuekin, esaterako, hitzaldi honek eskatzen didan horrekin. Ez nau une egokian harrapatu teatroari buruz gogoetatzeko; une txarra da teatroaren zertarako eta nola guztiei buruzko diskurtso koherente eta egituratu bat osatzeko. Horregatik, minutu hauetan, isiltasun begirunetsu batean murgildu ninteke, teatroaren egungo egoerak, hilzorian bera, horixe eskatzen baitu; eta, hala ere, nahiago dut oihu egin. Isiltasuna nagusi den tokian, xuxurla batek oihuaren neurria har dezake, eta halaxe egingo dut, beraz: teatroa zer eta nolakoa den xuxurlatu, pista batzuk eman, galdetu, madarikatu, amestu, betiere nire ikuspegitik eta nire konpainiaren ikuspegitik: Antzerkiola Imaginarioa.

      Edozein produkziori, edo —nahiago dudan terminoa erabiliz— teatro eraikuntzari ekiten diodanean, funtsean, beti esan dut gauza bera: bi galdera egiten dizkiot nire buruari. Lehena, oinarrizkoa, zer sortu nahi duzu? Eta, bigarrena, nola sortu nahi duzu objektu hori? Adibide bat jarriko dut: amodioa egitea. Amodioa egiteko ekintzan, hasteko, bi gauza funtsezko daude: amodioa egitea eta hori nola egiten den. Bost axola zait zertarako eta zergatik egiten den. Nola egiten den horretan dago magia, bizitza eta heriotza, protesta, teatro ekintzaren jolasa.

      Baina teatroari buruzko galderak egiteko orduan, eta amodioa egitearen metaforarekin jarraituz, onartu behar da badela egin beharreko beste galdera garrantzitsu bat: norekin egiten dugun amodioa, hau da, norekin egiten dugun teatroa. Niretzat teatroa formula sakratua da, eguneroko erritu kolektiboa; herri askotan gertatzen den bezala —kasurako, Barkoxen ikusitakoa eta maskaradak ditut buruan—, teatroa beti izango da lehenik gertakizun eta ez merkantzia, ekintza artistiko eta ez salerosketarako objektu.

      Ontziola Imaginarioaren kasuan, norekin horri erantzuna da 16 pertsonako talde bat; zehazki, hamaika antzezle, musikari-konpositore bat kasuan kasuko obraren erritmoak lantzeko, argi-itzalak eraikitzen dituen argiaren artista bat, eta bi poeta pertsonaiei hitza jartzeko. Talde horrekin saiatzen gara hasierako bi galdera funtsezkoei erantzuten: zer sortzen dugu eta nola sortzen dugu. Lehen galderari erantzunez, formula estereotipatuetatik ihes egiten eta garen hori adierazten duten obrak egiten ditugu. Ondorioz, eztabaidan sartzen gara gaur egun katalogatzeko dagoen tema horrekin: haurrentzako teatroa, helduentzako teatroa, jubilatuentzako teatroa eta abar. Gurean, teatro hutsa bilatzen dugu, komunitatearengana ailegatuko den teatro-gertakari bat, eta komunitatearekin esan nahi dugu ez soilik teatrora joateko 5.000 pezeta ordain dezaketen horiek osatzen dutena, baizik eta, orobat, eta hona benetako erronka, ohikoan teatroaz paso egiten duten horiek osatutakoa.

      Bigarren galderari —nola egiten den— teatro laborategi bat sortuz erantzun diogu, non aktoreak bere lanabesak prestatzen dituen: gorputza, ahotsa, irudimena, arreta, pertzepzioa... errealitate ezin oparoago bat, errealitate poetiko bat egunero birsortzen ikasteko. Laborategi horretan, aktorearen autonomia bilatzen dugu, hau da, aktoreak bere lan metodoa erabil dezala, horretarako beste egile batzuen lanak berreskuratzen ditugula, biomekanikari buruzko Meyerholden ikerketetatik hasi eta kathakali dantzari aktorearen oinarrietaraino, Stanislavski, Grotowski edo Eugenio Barbaren lanak barne. Antzezlearen lan horretatik abiatuta, taldeko gainontzeko kideek (musikari, argitzaile eta gidoilariek) euren lana egiten dute hasieran sortutako pertsonaiak kontuan hartuz. Gure sorkuntzak emozio bat izan dezakete iturburu, intuizio bat, bisio bat… eta sorkuntza beti da kolektiboa. Horrela, esperimentazioa behar-beharrezkoa da, teatroa jolasa ere badelako, eta nor ez da aspertzen beti joko berean jardunez gero?

      Esperimentaziorako behar horren barruan, badira gure sorkuntza kolektiboaren eskemak apurtzen dituzten proiektuak ere. Esate batera, argiaren dramaturgia batetik abiatzen den proiektu bat dugu. Argitzaileak berak kaxa beltz baten barruan bere istorioa sortuko du. Lan hori bukatzen duenean, musikariak doinua jarriko dio argi joko horrek iradokitzen dionari. Argia eta musika eraiki eta gero, gidoi batekin eta antzezleekin egingo dugu lan. Antzerkiola Imaginarioarentzat eta niretzat, hori da jolasa, hori da teatroaz bizitzea nola horri norekin horren bitartez erantzuteak dakartzan askotariko moduekin.

      Bestalde, aktoreen laborategi horretaz gainera, Antzerkiola Imaginarioa taldeak eta nik neuk gaur egun egiten dugun lanari, alde teorikoari erantzuten dion horri, “labirintoaren poetika” esan diezaiokegu. Azterketa teorikorako laborategi bat sortu dugu, zeinetan saiatzen garen, batetik, teatroaren historia osoan han-hemenka sakabanatutako egia handi eta txiki horiek berreskuratzen, eta, bestetik, teatro sorkuntzaren labirinto bat harilkatzen, asmo izango duena egia horiek berrinterpretatzea eta horiek aktoreen nolakotasunari egokitzea. Guk ez dugu ezer berririk egiten; Oteizak dio abangoardia historiaurrean dagoela. Dena eginda jaso dugu, eta orain horrekin guztiarekin alkimia egitea dagokigu, egungo egoeratik abiatu, eta poesia, tragedia eta teatroaren dramaturgia berrasmatu (dramaturgia: dramak ontzeko antzea). Aristoteles, Gordon Craig, Antonin Artaud eta geure bizitzen egiak interpretatzeko saiakera bat da hau, soken labirinto honetan bateragarri izan daitezen.

      Eten bat egin nahiko nuke euskal teatroaz eta teatro-merkantziaz berba egiteko (ezin ukatu halakorik badagoela, ederto izorratzen banau ere). Izan nadin zintzoa: ni zoriontsu nintzateke teatroa egiten okinak ogia egiten duen modu berean. Baina ezin dugu ahaztu okinak bezeroa irabazten duela ogi ona eginez, hori da nire ilusioa: teatro artisautzaz gozatzea. Eguneroko euskal ogiari dagokionez, ezin dugu esan teatroa osasuntsu dagoenik. Ez litzatekeelako egia. Hori konpontzeko modua ez da herri txikiez ahaztuko diren azpiegitura handiak sortzea, baizik eta herri horietara formatu txikiko obrak eramatea, eta horretarako oinarri sendoko egitura bat sortu behar da, zeinarekin herria iritsiko den teatro ekintzaren beharraz eta garrantziaz jabetzera. Teatro lantegiak, teatro amateurra, teatro unibertsitarioa sortu. Euskal Herrian ez dugu halakorik. Euskalduna, Guggenheim, Arriaga, Kursaal eta halakoak ditugu... ez, ordea, oinarri sendoko egiturarik. Iruzurra eta espektakulua ditugu. Eta gu denok gara horren konplize. Hortik abiatzen den guztia gezur handi bihurtzera bideratuta dago, fartsa politiko bihurtzera; obra handiak egingo ditugu, akaso, baina teatroari ez diogu emango merezi duen lekua, eta iturburutik urrunduko dugu: herria. Teatroaren jatorriaz, alde primitiboaz, suaz ahaztu gara, baita lehen-lehenengo ezaugarriaz ere: teatroa aktorearen eta ikusleen arteko larruzko komunikazioa da.

      Antzez laborategi bat eta laborategi teoriko bat sortzea, teatroa egitean komunitatera hurbiltzea eta antzeko jardunbideek ia utopia pirataren antza hartzen dute, eta behartzen gaituzte, beste behin, bestelako galderei (zertarako, adibidez) ezikusia egitera, jardunbide honen helburu praktikoa ez baita zehatza, ez, bederen, Einsteinek nahi zuen hura baino zehatzagoa hau esan zuenean: “Jainkoaren jakintza bilatzen dut, gainontzekoa anekdota hutsa da”. Edo Últimas impresiones. Teología del Infierno liburuxkan jasota geratu zen beste hau (Mina Espazio tamalez desagertuan estreinatu zen 8 olivettis poéticos obra, eta ordurako idatzi nuen): “Ez dut argitasuna bilatzen, baizik argia, ez naiz saiatzen berbak ordenan jartzen, ez dut diskurtso logiko bat sortu nahi bizitza deskribatu edo deskubritzeko. Dena da oihu baten modukoa, hutsetik, ezerezetik, sortzen dena. Infernua gozoegia da eta ez dago salgai. Ez dut egia bat saltzen, ez istorio bat, ez ideia bat… ogia eta teatroa eskaintzen ditut, ez besterik”.

 

2000ko urriak 25, Donostiako Koldo Mitxelenan emandako hitzaldia