Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurreratzea / antizipazioa
Aurre hartzea edo aurreratzea gertatzen da bi aktoreren arteko akzio-erreakzioa gaizki ematen denean. Hau da, aktore batek ekintza baten erreakzioa aurreratzen duenean. Adibidez, aktore bezala esaten dizute: Zure ama hil egin da. Zure erreakzioa aurreratzen baduzu, sorpresaren faktorea galtzen da eta ondorioz, sinesgarritasuna. Erantzuna eman aurretik, lehenengo ikasi egin behar da jasotzen. Behin informazioa edo ekintza jasotzen duzunean, orduan erreakzionatzen duzu. Eta erreakzio hori dimentsio ezberdinetakoa izan daiteke. Bat-batean erreakzionatu dezakezu barre algara bat eginez, edo denbora bat hartu, eman dizuten berria ez duzulako sinesten adibidez, eta ondoren negarrez hasi. Erreakzio horrek intentzio oso ezberdinak izan ditzake, baina inoiz ezin duzuna egin da aurre hartu erreakzioarekin eman dizuten berriari.
Hori gerta ez dadin tranpa txikiak egin ditzakezu. Begirada beste puntu batera eraman, atentzioa beste gauza batean jarri. Demagun, aspaldiko lagun bat sartzen dela zure gelan. Urteak dira lagun hori ikusi ez duzula, eta gainera lehen lodi-lodia zen eta orain pila bat argaldu da. Ekintza hori sinesgarri egiteko lehenengo eta behin bera sartuko den tokia ekidin behar duzu, begirada eta gorputza kontrakotasunean jarri. Bera sartu aurretik jarduera fisiko bat egiten ari bazara beti izango da hobe. Horrek bestearen zain ez egotera eramango baitzaitu. Sartzerakoan, eta zuk bera agurtzeko bira ematen duzunean, zure harridura berarengandik jaso behar duzu. Gainera, harridura bikoitza da kasu honetan, zeren espero ez zenuen aspaldiko lagun bat ikusi duzu, eta gainera beti lodi ezagutu duzu eta orain argal-argal dago. Bi ikuspuntu dira beraz. Eta ikuspuntu horiek publikoari transmititu behar dizkiozu. Horretarako giltza denbora hartzea da, errepikak eginez erreakzio egokiena aurkitu arte eta akzio horri aurre hartu gabe erreakzionatzen ikastea.