Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Antzerkigintza eta hezkuntza
Orain dela gutxi, antzerki ofizioko zenbait mahai inguru batean geunden, antzerkiaren hezkuntzari buruz jarduten. Unibertsitate baten beharraz hain zuzen.
Nik dakidanez, ofizio bat ez da espiritu santuaren graziaz ikasten. Gure herrian antzerkigintzak hezkuntzan ez dauka tokirik. Antzerkiaren mekanismoak ulertzeko hezkuntza bat beharrezkoa da. Antzerkigintzaren historia, estetika, dramagileak… eremu handia hartzen du. Normala orduan antzokiak hutsik egotea. Hezkuntzarik gabe ez dago gozamen artistikorik, ezta estetikorik ere, ez dago ez jakin-min ez jakin dohainik ere.
Gogoratzen naiz, gaztetan antzerkia ikasi nahi eta ikastolan ikasle, guraso eta irakasleak elkartzen gintuzten unibertsitateko karrerei buruz hitz egiteko. Enpresa bat etortzen zen informazioa ematera. Enpresa horretako profesionalek informazio ugari zuten eskuartean. Etorkizun oparoa izango zuten lanbideei buruz hitz egiten ziguten: psikologia, zuzenbidea, medikuntza eta abar. Gaztetan ere buru gogorra nintzen eta nik antzerkia egin nahi nuen. Baina antzerkiarekiko ez zegoen ezelako informaziorik. Beno bai, periodiko orri baten fotokopia bat eman zidaten, eta kito. Uste dut, gaur egun, hamazortzi urteko gazte batentzat gauzak ez direla gehiegi aldatu.
Hala ere, han joan nintzen ni, amaren marmarrak entzuten eta periodiko zati bat besapean. Horrezkero, ofizioa ikasi nuen eta oraindik ikasten nabil. Baina ikasitakoa abian jartzeko oztopoak baino ez ditut aurkitu. Telebistak ere ez dio asko lagundu gure ofizioari. Izan ere, edonork egin ahal du pertsonaia bat edozein espaziotan. Telebistan agertzen zaizkigun pertsonaia interpretatzeko modu horiek klixez beterik daude, eta aurpegi pixka bat jarrita nahikoa da, famaren kontua giza masaren arabera doa.
Ostera, nik nahi nuena lortzeko, hau da, bufoi, komediante, aktore, zarapastrero, ergel, gezurti, ametsen lapur, ijito eta antzezle izateko, mila gauza gehiago ikasi eta egin behar izan ditut. Antzerki obra bat aurrera eramateko zenbat gauza behar diren lehenago jakingo banu! Eta sortze prozesua gau orduetan egiten den kontu bat bihurtu zait. Ez luke horrela izan behar baina hala da.
Enpresa bat eraiki, talde bat sortu, aurre ekoizpena martxan jarri, zuzendaritza, musika, testua, jantziak, eszenografia, aktoreen lana, argiak, atrezzoa, aurrekontua, ekoizpena garatu, entseguen lokala alokatu, proiektua defendatu, dramaturgia ezberdin guztiak bideratu, komunikabideekin kontaktuan jarri, estreinaldia prestatu, elkarrizketak egin, web orria zaindu, taldearen gestioa ondo eraman, distribuzio lana bideratu, antzoki guztietako programatzaileekin hitz egin… azkenean, ohean sartu eta almohadari galdetuko diot. Bihar plater bero bat izango al dut?
Utzidazue tropoekin jolasten: arrantzalea naiz, atun bila ateratzen naiz itsasora, baina itsasontzia behar dut, baita lantalde bat, ezin dut edozein garaitan atun bila irten, itsasontzia mantentzea gastu handia da eta petrolioa geroz eta garestiago dago, inoiz ez dakit zenbat atun hartuko dudan, bueltatzen naizenean saldu egin behar dut, horretarako beste enpresa bat sortzea beharrezkoa da, langile gehiago, produktua merkatuan sartu behar da, distribuzio egokia egin behar zaio produktuari, eta agian lan asko egin ondoren atun lataren bat salduko dut… azkenean, ohean sartu eta almohadari galdetuko diot. Eta itsas pirata egiten banaiz?
Gaurko gizartean, ez luke horrela izan behar baina, kultura ere burtsaren merkatuan barrenetaraino sartua dago, eta nahiko debaluatua dagoela ikusten dut. Hamazortzi urte nituenetik gauzak ez dira asko aldatu. Bueno bai, pirata izateko ilusioa oraindik ez dut galdu.
Behin, kargu publiko garrantzitsua betetzen zuen politikari batek zera esan zidan, “Nik, nik ez naz Olentzero”. Beste behin, eta inoiz baino serioago ari naiz, antzerki lan bati buruz galdezka nindoala, zera erantzun zidaten: “Teatroa! Teatroa! Zera! Nahikoa teatro dago nire etxean!”.
Ondorioa: arrandegian arrain ona, freskoa eta kalitatezkoa oso apreziatua izaten da. Antzerkian kalitatea bilatzen dutenak (erosleak, programadoreak) gutxi dira.
Teloia.
2005eko abendua, Argia