Antzerkiaren labirintoan II
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
Ander Lipus
1971, Markina-Xemein
 
2023, saiakera
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
aurkibidea

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

 

 

Ez naiz Jollibudeko aktore!

 

Antzerkiaz hitz egiten dugunean aktoreaz ari gara. Ez dago antzerkirik aktorerik ez badago. Oraingo honetan, antzerkiaren inguruko hainbat gorabehera alde batera utzi eta aktorearen diziplinaz zenbait lerro idatziko ditut. Antzerkiaren euskarria aktorea da eta antzerkiaren labirintoan ezinbestekoa da aktorearen presentzia.

      Aktorearen lanbidea konplexua da eta gutxi dira antzerkia ogibide dutenak, egungo gizartean aktore gehienek telebistan edota zineman egiten dute lan. Normala! Antzerkigintzan aktore lan duin bat izatea oso zaila bilakatzen da, are gehiago, egiten den antzerkiak jarrera alternatibo edota pertsonalagoa badu. Gainera, herritarrek galdera berdinak errepikatzen dizkigute etengabe: noiz ikusiko zaitugu telebistan? Edota, Jollibudeko aktoreak baino famatuago egingo zara! Hala ere, antzerki munduan gabiltzanok badakigu lanbidea askoz umilagoa dela eta okin baten eguneroko artisau lanetik hurbilago dagoela seguru aski.

      Sarritan esan dut, profesionala izateko behe mailako antzerki bat egon behar dela, amateurra nolabait esatearren. Ikastetxeetan antzerkia sartzea ezinbestekoa dela. Izan ere, eguneroko bizitzari aurre egiteko eta terapia bezala erabili ahal izateaz gain arte aberatsa da herri batentzako. Horrela, jendeak ere ezagutuko zuen zein konplexua den aktorearen lana antzerkigintzan.

      Euskal Herrian aktorearen eskola ofizial bat sortzea beharrezkoa da, euskal aktorearen pedagogia lan bat eraikitzea alegia. Egon badago Arte Ederretako eskola ofizial bat eta ez dut ulertzen zergatik ez den arte dramatikoko eskola bat existitzen. Sarritan, aktoreok, kanpora joan behar izaten dugu ikasketak burutzera, eta zoritxarrez aktore ikasketak egiteko hainbat eskola desagertu dira, Basauriko Antzerki Eskola kasu. Hala ere, badira beste maisu batzuen ereduak jarraituz, aktorearen tresnak jorratu, eta honen lana aberasteko oso garrantzitsuak izan daitezkeenak.

      Bestalde, eskola ofizialaren eskutik edota aparte, (Stanislavskik Meyerholden lanarekin egin zuen bezala) antzerki laborategi bat eraikitzearena ere ez litzateke pauso txarra izango, bertan euskara munduan gabiltzanon antzerki ikerketa bideratzeko. Baina horretarako, arte honetan gabiltzanon indarren bateratzeaz gain, instituzioen borondatea ere premiazkoa da. Zentzu honetan, kulturaren berrantolatze eta kontzientziazio berri baten beharra dagoela sumatzen dut. Bestela, eredu konformista eta kanpoformalistarekin ibiltzeak gure kulturaren txirotasuna baino ez dakar.

      Antzerki antropologiak aktorearekiko egin duen ikerketa lana abiapuntu interesgarria da, batez ere, antzerki antropologiak aktorearen arteari buruz sakontzen duelako. Aktore tradizio ezberdinen printzipioetan oinarrituz, azterketa konparatibo bat egitea oso baliagarria izango litzateke aktorearen hezkuntzarako. Horrela, aktore eredu bat sortzeko, eta ez yankilandiako aktore eredua, edota beste herri bateko eredua, geurea baizik. Antzerki antropologia ere ez da aktorearen erreferentzia bakarra. Egungo aktoreok zenbat eta teknika gehiago jorratu, taula gaineko lana ere aberatsagoa izango da. Bere presentzia eszenikoak, bere bios eszenikoak, indar berezi bat izango du. Maisu, irakasle, guru, eskola edota laborategi ugari daude, eta prestakuntza hobeago bat izateko hainbat bide ere. Azken finean, aktorearen lana ahots, gorputz, keinu eta beste adierazpideekin komunikatzea da, eta komunikatzeko forma edota era asko daude. Aktorearen teknikaren garapena epe luzeko lana da. Esperientzia eta teknikaren bitartez aktorea urteetan zehar lantzen da. Izan ere, aktorearen prestakuntza ezinbestekoa da, bai psikologikoki, bai fisiologikoki eta baita beste hainbat mailatan ere.

      Gure antzerkiaren gabeziak asko izan arren (antzerki eskola, pedagogia lana, azpiegitura minimoak...), umiltasunean lan egitea, apal-apal gure kulturaren eta gure antzerkiaren oinarrien, azterketa eta berreraikuntza dira benetako euskal antzerki baten eginbeharrak. Antzerkigintzaren gure irla txiki honetan, banderarik gabe baina alai fabrikatzen jarraitu behar da zeruertzera begira, gure nortasun eta sustraietan oinarrituz aktore/dantzari eredu bat eraikiaz. Eta herritarrei erantzun berbera errepikatuko diet mila aldiz: ni ez naiz Jollibudeko aktore! Gure kulturan erroturik eta etengabe unibertsaltasuna bilatzen dabilen aktorea naiz. Herri baten negarra eta barrea adierazten duen komediantea.

 

2002ko uztaila, Argia