Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Bi aktore mota
Peter Brook antzerki, opera eta zinema zuzendari britainiarrari galdetu ziotenean zer aktore mota bilatzen zituen, hauxe izan zen erantzuna: “Bere buruari irekia dagoena eta beste batzuekin askatasunez komunikatu daitekeen aktore mota. Zuzendari baten irudimena baino gehiago adieraz dezakeena”.
Izaera askotako aktoreak daude. Bakoitzak bere nortasuna ezarri behar dio sorkuntzari. Bakarrak gara, baina ez ezinbestekoak. Horregatik bi aktore mota gailendu nahi nituzke antzerkiaren ofizioan: aktore manaerraza edo esanekoa, eta aktore sortzailea.
Aktore manaerraza zuzendariaren aginduei men egiten diona da. Zuzendariak zerbait egiteko eskatu eta emaitza ematen dizuna. Ez da justifikazio inozoetan sartzen, “ez dizut ulertzen”, “ez dakit ba…” edota “ez naiz gai hori egiteko”. Ez! Esaneko aktorea, zuzendariaren notak eta aldaketak ondo asimilatzen dakiena da. Zuzendariak eskatutakoa egiten dakiena eta ez dena ego baboetan sartzen. Aktore manaerraza zehatza da, eta eskatutakoa betetzen du, inurri soldadu batek bezala. Horrelako aktoreak, harribitxiak dira sorkuntza prozesu batean.
Aktore sortzailea aldiz, entseguetara proposamenak dakarrena da. Dramaturgiaren eraikuntzan parte hartzen du. Inprobisazioen bidez testua ere sortzeko gai da. Zuzendariak esandakoaren kontra joan ordez gehitzen duena da. Obrarekin duen inplikazioa erabatekoa da, eta obrari berari ekarpenak egiten dizkio. Zain egon ordez, ematen dakiena da.
Aktore manaerraza edo aktore sortzailea bilatzen du normalean zuzendari batek. Eta aktoreak aipatutako bi ezaugarriak betetzen baditu, askoz hobe.