Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Kult-ura
Zaila egiten zait antzerkiaren eta kulturaren alorrean ditudan kezka guztiak bat-batean paper gainean idaztea. Gai guztiek izan dezaketen kontraesan eta paradoxak formulatzea ez da lan erraza izaten, eta askotan izandako edota edukitako esperientzietara jotzen dut zerbait kontatu eta gogoetetan murgiltzeko. Zer da kultura? Pertsona bakoitzak gordetzen eta ateratzen duen lorea.
30 lagun aritu gara hilabete eskas, Bizkaiko herri txikietan antzerkia egiten. Antzerkiolako komerianteroen karabana kamioi zahar batean abiatu da herriz herri, egunerokotasunaren sustraietan kolore ezberdinak ematen. Kultura ofiziala eta antzerkiaren lastozko azpiegiturak alde batera utzi eta ofizio ezberdinetako kideak elkartu gara berriro aurten, Ritos gure azken lur zatia proiektua bultzatzeko.
Antzinako komedianteen espiritua bihotzean izaten dugu proiektu hau aurrera ateratzen dugun bakoitzean. Gaurkotasunari garrantzi handia emanez, halaber herriaren errealitate, euskararen eta tradizioaren eragina, ikerketa eta esperimentazioa, eta batez ere talde lana. Gizarte honetan horren preziatua den indibidualtasun ideia baztertu eta pertsona bakoitzak dituen inkietuteak taldean partekatzea. Antzerkiak komunitatearekin bat eta akontezimentu ideiarekin oso loturik egon beharko luke. Artifiziozko denbora-pasa hutsal bihurtzeko arriskuan dago bestela.
Eta loreari ura bota behar zaio. Gure ekintzak, betiere haratago doaz. Bide berrien bila, errealitate anitzekin jolasean, denbora-pasa hutsetik beharrezko eta funtsezko bihurtzen diren ekintzetara. Gure kultur adierazpide guzti-guztiekin inplikatuz. Kulturaren ofizialtasunaz hitz egiteak ez baitigu aportazio berezirik eskaintzen. Kultura izakiaren azken adierazpidea eta oinarria baita. Adierazpide ezberdin horiek partekatzea da gizarte baten eraikuntza. Ezaugarri oso sinple zein konplexuak dituena eta memoriaren laguntzaz egunero aldatzen dena. Kultura, horregatik da sakratua akaso, inork ezin duelako eta inoiz ezin daitekeelako ukitu. Imajinarioan dagoen zirkunferentzia horren azken hutsunea da kultura, edota behin Fibonaccik aurkitutako espiral magikoan dabil kultura.
Sarritan, guk, kulturaz hitz egiten dugunok, ez daukagu puta ideiarik zer den kultura. Camouflage ikaragarriak erabiltzen ditugu bera izendatzen. Handikeriatan ibiltzen gara eta artifizioarekin jolasten garen inurriak besterik ez gara. Zein ergelak garen batzuetan!
Zeruertzaz haraindi begiratu beharra dago, nahiz eta inoiz iritsiko ez garen jakin. Duela gutxi, Armintzako portuan antzerkiarekin jolasten geundela, zera esan zigun arrantzale zahar batek: “Itsasoak ez dauka puntarik!”. Kulturarekin berdina gertatzen da. Zaila da kultura eskuartean harrapatzea edota kultur adierazpide ezberdinei izena jartzea. Kulturak ere, ez baitauka puntarik!
2005eko uztaila, Nabarra