Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
ESKAERA HITZEI
Ez utzi, hitzak, lurretik urrundu nadin,
ganaduaren hatsetik, txibiaren odoletik.
Zuen orin margotuak limurtu baninduen,
xaloak zuek, nire lehen sostenaren loretxoa bezain.
Ez onetsi, hitzak, historiaz ahaztu nadin,
ideiaren logalduaz, fedearen giltzatxoaz.
Zuen hatz anizkoitzek zirri egin bazidaten luzaro,
nire bendak egosiz zuen presio-eltzean.
Ez onartu, hitzak, nire gorputza aipa ez dezadan,
bere lege aldakorrak, bere gainbehera zuhurra.
Bidarteak asko izan arren garraiatu banauzue,
kakalardoak pasteltxo ofizialaren zamaren azpian.
Ez zilegitu, hitzak, ofizio hau albora dezadan,
nahiz eta gordinak jo, nahiz eta onurak jan.
Azken obuluaren egunetik beste bat ari naiz bilakatzen.
Hitzok, ez nazazue bahitu
Renoir adeitsuaren ezein eszenatan.