Aurkibidea
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
EKONOMIA SINBOLIKOAREN
ADIBIDE BAT
makilekin baserrietara
elur-uretan bustita
oinak lokatz muturra hoztuta
gorputz osoa izerditan
emango baduzu emaizu
bestela ezetz esaizu
lurrari tak-tak jo eta baietz
udaberria itzartu
basotik kuku adarbakarrak
malko bat iratze artera
bedeinkatua izan dadila
gure martiri maitea
neskatila inausia
jentilen inetazia
botere batez gabetu arren
beste bat irabazia
argigaiztotan gaiztotzen dira
eme-gosez dauden arrak
beste ipuin bat kontatu dit bart
Otoioko marti-oilarrak
gorri mihise zurian
Filomelaren haria
mingaina moztu ziotelarik
tapiza kontalaria
bagoaz orain denok etxera
paparreko mina gal-gal
habia egin dezala indarrak
hutsune horretan apal
kirurgiak txikituak
minbiziak pikatuak
aiene fetitxe lindo horiek
silikonak otzanduak