Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
ENEGARREN AMETSA
AHANZTURA
BAINO LEHEN (USTEZ)
I. AGERRALDIA
Atrezzoa: gela huts batean, koltxoi bat.
Ni koltxoian jesarrita, gutun bat eskuan, Isabel Baquedanoren figurin bat.
Ezezagun bat dator. (Berak badaki nire ezpainak bide bat direla. Badaki nire sexua gauzain bat dela eta nire azala etxe bat).
Aurrez aurre jarri zait, erronka jotzen nire bihotzaren termodinamikari.
Ukitu egin nau.
Arnaska hasi naiz, ilunabarra balitz legez hibiskoaren lore samurra.
II. AGERRALDIA
Desioa, hain aspaldi handian.
III. AGERRALDIA
Bat-batean salto egin dut koltxoitik eta, kukubilko, lau horma-bueltak miatzeari ekin diot.
Nik (oihuka): Lehenik, zaborra batu beharra daukat!
Zokalopean daude nire altxorrak: pomadak, tiritak, gazak, pilulak.
Ez zait eskuetan sartzen hainbeste zauri mota.
IV. AGERRALDIA (AMAIERA)
Bisitariak (niri begira): Noiz egingo duzu, ba, sumeta?
Eta kanpora atera naiz, alua umel.
Baina gauminean ez dago inor, ez dago ezer.