Nola gorde errautsa kolkoan
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
Azala: Oihana Leunda
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2019, narrazioak
2013, nobela
2010, poesia
2000, poesia
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
aurkibidea

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Eskola-eguna

Atariak

Iragarki hura

Ama pixelatua

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

Potxingoa moilan

POSPOLOAK

Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Forughen patioa

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Mahatsaren Andre Mariaren mandatua

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Je suis, ni naiz

Kasandra optika

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less

Colette ez da orain hemen bizi

Bakardadearen orografia

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

Rêverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

Erosi: 17,10
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Eskola-eguna

Atariak

Iragarki hura

Ama pixelatua

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

Potxingoa moilan

POSPOLOAK

Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Forughen patioa

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Mahatsaren Andre Mariaren mandatua

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Je suis, ni naiz

Kasandra optika

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less

Colette ez da orain hemen bizi

Bakardadearen orografia

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

Rêverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

 

 

LUCYREN PARPAILAK

 

 

Kaixo denoi.

 

      Lucy Weston dut izena eta hemoalkoholikoa naiz. Urte bi, sei hilabete eta hogeita bat egun daramatzat edan barik.

      Eusten ari naiz. Non edo non irakurri dut eustea zera dela, amets bat bertan behera ez uztea. Amets jakin bat burmuina bera baino potenteagoa izan daiteke.

      Nire iritziz, eusteko komeni da kalte gutxien egiten digun irtenbidea aukeratzea. Esate baterako, hobe da hamar kilo loditu pintxo-tripakadak egiteagatik gau betean feromona bila galdu-gordean ibiltzea baino, batez ere neguan, hotz batetik bestera.

      Anemia gogorra pasatu dut, baina banoa apurka-apurka, belar-egoski naturalei eta oheburuan jarritako berakatz-kordari esker. Hala ere, oraindino ihesi egiten diot argiari.

      Nire moduko neskek sentimendu samurrak pizten ditugu gure izaera ximen malgua dela eta. Sakon gorrotatzen dut hori.

      Urbi et orbi aldarrikatu nahi dut ezinezkoa dela hilkutxan atseden hartzea: bizi izandakoa zirrikituetatik iragazten da, eta gure letagin kamustu eta gorputz-adar zurrunduek senperrenak egin behar dituzte pasibo irauteko.

      Ikusten dituzue lepoan dauzkadan hortz-marka hauek? Nire historia kontatuko dizuet. Istorio bat kontatzea norberaren iraganetik babesteko era bat izan daiteke.

 

      Nik zabalik uzten nuen logelako leihoa. Batzuetan amets egiten nuen piztia bat sartzen zela eta ni zain nengoela, biluzik izaren artean.

      Behinola zerbaitek iratzarri ninduen, ukitu batek sorbaldan. Txoriren bat, pentsatu nuen neure kasa. Baina zelan izango da txoria, Lucy?, egin nion errieta neure buruari.

      Musu bat zen eta. Gizon batek musu eman zidan sorbalda biluzian egunsentian. Gizon arrunt samarra zen izatez. Buru bat zeukan, beso parea, hankak, bizarra paparrean eta oriztak bizkarrean, eta oin handi latzak. Baina o! Haren zakilak diz-diz egiten zuen ilundegian.

      Nire ilea piztu egin zen sugarrek hartuta bezala.

      Besoak altxatu nituen nire galtzarbeak aztertzeko eskean.

      Bularrek dar-dar egin zidaten haizetan jarritako parpaila bipilen antzera.

      Lepoa eskaini nion: sherry ardoa balitz legez ezpain haietatik neure odola edatea, huraxe bai orgia!

      Taket batean bezala josi nintzen gorputz hartan, aitortzen dut.

      Baina egun batean ispiluan begiratu eta ez nuen nire irudirik ikusi. Kolorgeturik nengoen, landare makatuen piura guztiak hartuta.

      Halandaze, gatza zabaldu nuen banpiroaren atean eta tiro egin nion okaran-hezurrekin.

      Total desegin zen. Barkatuko ahal dit zeru onak.

      Ments ditut haren murrungak nire barrutik sartu-irtenean. Topekada haiek txartelik gabe eramaten ninduten-eta Karpatoetako Parke Naturalera. Sorry, hunkitu egiten naiz gogoratzean.

      Alabaina, bera ez bezala, ni bizirik nago eta bizitzera kondenaturik. Hasi naiz baratxuria erabiltzen, batez ere marmitakoaren sasoian. Badaezpada, ur bedeinkatu botilatxo bat edukitzen dut poltsan: ezin zaie utzi ez desirari, ez lotsari norberari gaina inoiz hartzen.

 

      Amaitzera noa. Eusteak libreago izaten laguntzen omen digu. Edonola ere, kide estimatuok, utzidazue galdera bat planteatzen: prestatuta gaude erabat horretarako?

 

      Eskerrik asko.