Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
ERROMAKO HARTXORIAK
Idaztea da hilketa sotil bat,
ahanztura edo suizidioa gainditzen dituena.
Jaume Pérez Montaner
Zazpitan zazpi aldiz hil zaitut.
Zazpitan zazpi baitziren Erromako hartxoriak zeruan,
zuk eta biok Tiber ibaiaren bazterrak
korritu genituenean
berbetan, berbetan, berbetan.
Arboletara datoz gaua pasatzeko, esan zenidan,
gaztelazozoak, arabazozoak gurean.
Horixe bera nahi nuen nik betiko,
nire burua pausatu zure paparrean,
masta sendo batean bezala.
Ni orduan beste bat nintzen.
Ni nintzen zuk zure hatzaz piztutakoa
eta nik neure hondar-alez taxutua.
Kilometroak egin zituzten nire zapatek,
orduan txalupa, orain berriz katabutak.
Erromako hartxorien harrabotsa,
saldoan gatoz baina bat gara
eta banaka hilko gara, bakarka.
Hainbeste ibili beharra
hezurren labirintoan barrena.
Hainbeste alfer-erretura
zure hausterrea haizean dela.
Zazpitan zazpi aldiz limurtuko zara nire kolkora.