Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
GURE KUMEAK
Gure kumeak hirusta udan legez hazi dira.
Pentsatu genuen, jaio zirenean,
ehun-hezurren egiturak,
hortzoi hutsek
eta izerdi amniotikoak
gorputz artean garbitu gabean
astro berri izendatzen gintuztela galaxian.
Zugatik, beldurrik gabe zeharkatuko ditut ibaiak.
Horixe zen kemenaren definizioa.
Kumeen txor-txorrak gainezka egin zion,
birkalifikatuz,
arrunta zenari, hutsala zenari, azalekoari.
Etxean asmatutako ipuin miresgarria
zirudien etorkizunak,
amaierarik eta salneurririk gabekoa.
Orain seme-alabek moldeatzen gaituzte beren erara,
aknearen adina
eta marihuanari buruzko dudak pasatu eta gero.
Eta zubi erdi hutsak hor dirau,
geuk altxatu
eta gure gurasoek gugatik altxatu zuten tokian.
Garondoan hotz bera sentitzea dagokigu
denbora bat-batean eror dakigunean gainera.
Espero dut nik inolako tankerarik ez hartzea
itzalen artean.
Joanesentzat