Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
EMAKUME KATUDUNA
Katuek erpeka eraitsi dute zuk landaturiko glizinia:
ez zintuzten ezagutu.
Altzora datorkit Charlotte anbar-begia.
Udako itsasoan ahoan kosk egiten nizunean,
halakoak ziren zure niniak.
Bizitzaren alde sinatzea izan zen pasio hura.
Emily lo dago lastozko kapela gainean.
Zurruka ari da. Ulertzen duzu?
Antzekoa zen zure urruma nire lepoan.
Zenbat zin-berba patuaren kontra.
Anne hara eta hona dabil, beti bere kasa.
Jolasteko ordua da, diost, kinu eginda,
zuk lez, gona altxatzen zenidanean palmondopean.
Nola likidatu kalteengatiko kexak.
Hemen naukazu,
fereka-txandan hiru katuokin
eta denborari joaten uzten
berriz dantzara atera barik, uger egin barik
irlaraino, trikimailurik asmatu barik
zu Hiperborean kartzelatzeko.
Aspaldi esan nuen beste bat ari nintzela bilakatzen.
Ez al zen egia?