Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
HIMALAYAKO BALADA
Astelehenetan, Ganehs. Rajiv asteartean.
Eguaztenetan, Gopar. Dinesh eguenean.
Barikuetan Baju. Eta kito astea.
Aluak asteburuz hartzen dit bakea.
Hamasei urterekin ezkontzaren gala:
batek izan behar zuen senar printzipala.
Tropela zain izan zen, legea donosa.
Urtebetera nintzen guztien esposa.
Orain ninia daukat, Himalayako elur.
Laster gidatuko du gure azienda segur.
Bost anaien juntura dut defendituko
haien aitaren lurrak ez eralkitzeko.
Gonorrea izan arren, zertarako nago?
Gizaldietako usantza betirakotzeko.
Nire herria urrun dago; hiria, urrunago.
Orain mainaka hasteko astirik ez dago.
Hemen bada iturria, eta aker bixiak.
Ilundiko zeruan, laino-geun goriak.
Dardarka ari da etxolan olio-ontzia;
agureek pil-pilka euren ilintiak.
Gurean ez dakigu zer den jelosia:
berdin hartzen ditut nik anaia guztiak.
Bost gizon dauzkat baina Drapaudik bezala
neu naiz bost ugazabon nagusi mazala.