Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
DRAGA
Iluntzero behatzen diot dragari.
Tai gabe dihardu
legarra, lokatza, goroldioak, egurkiak
hondotik erauzi
eta plataforma batean pilatzen.
Ura iragazi egiten zaio metalezko hortzen artetik.
Hurrengo, makinaren besoak materia irauli
eta lehorrean zabaltzen du,
horma bat eratuz.
Debekatuta muga hori zeharkatzea.
Noiz arte hondoan atzaparka ibiltzea?
Zer geruzatan daude iparrorratzak?
Nire eskuak, ibaiaren beste aldetik,
pa egiten dio dragari keinu batekin.
Bihar berriz neurtuko ditut jalkinak.
Produkzioa da balio duena.
Nola aztarkatu muinak bertan galdu barik.