Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
FLOU EFEKTUA
Ezagutzen dituzu Julia Margaret Cameronen argazkiak?
Jakina. Argazkilaritza artistikoaren aitzindaria.
Virginia Woolfen izeko-edo izan zen, oker ez banago.
Lausotasunak ukitu poetikoa ematen die bere konposizioei.
Uste dut flou efektua esaten zaiola horri.
Inork ez du irribarrerik egiten argazkietan.
Denak geldi-geldirik, mozorrotuta egon zein ez.
Bai, alegoriak arriskutsuak izan daitezke
eta pose arranditsuak gorrotagarriak dira.
Hala ere, gustatzen zait.
Eta lirismoa… Baina uf!
Artifiziala bada, joerarik erridikuluena.
Berdin da zer arlotan.
Honetara ezkero…
ez dago emaitzarik gure asmoek bilatutakoa ez denik.
Harrokeria iruditzen al zaizu hori esatea?
Ez.
Nahiz eta emaitzak ez diren beti biribilak, ezta?
Jakina. Asmoak emaitzen aldamioak dira, besterik ez.
Eta Eulalia Abaitua?
Hori beste historia bat da.
Bere argazkietan ere ez dago irri-mirri askorik.
Eguneroko bizimodua jasotzen duelako.
Deskribatzaile errealista da, oroimenaren jagolea.
Izan ere, denbora zer da ba?
Ahotzar bat, beti irekita.
Eta artistak ordezko piezak, Lego jokoetako igeltsero,
mekanikari, abeltzain, bufoi…
Ama, zahartzen ari zara ala?
Metaforak botatzen ari zara, di-da.
Ez dakit, J., flou efektua izango da:
joandakoaren hutsminak eragindako lanbroa.
Sukaldeko horman,
adarren eta hostoen isla,
kaligrafia konplexua.