Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
EXORZISMOA
Orbain bat ez da adar hil eta ahaztua.
Sholeh Wolpe
Okaranak belar artera jausten
partitura bati obedituz bezala.
Zuhaitzak aske uzten du umo dagoena:
adarra ez da jada fruituaren lekua.
Gu, hala ere, tematzen gara lotzen
amodioari amodioaren oroitza.
Itsasoa ertzean argiagoa den legez,
ez dute tindu bera minak eta orbainak.
Zelaian algaraka, okaran-janean,
A. laguna eta biok sonetoak leitzen
eta fruitu-hezurrak indarrez part egiten.
Mamuak alagala akabatzeko balak.