Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
TXORIMAMUA
Hemendik / alde egin nahi nuke /
baina nabilen / nagoen / naizen / toki guztietan /
neu nago / neure / jainko soil / neu bainintz /
eta ni neu orobat / sinesmen gabeko /
jainkozale bakar
Jose Luis Otamendi
Miramar, 2019ko San Juan bezpera.
Eta ur mingarrak dastatu ditudanez
eta koko berriak ostatatu sabelean
eta zozoa dabilenez itaun-ikaraz,
berriz jo du trukutzak erretzeko ordua.
Zerua zabaldu egin da, sfumato bat, esanez:
“Mundua, alabatxoa,
ez da zure hezur sortan hasten, ez amaitzen”.
Haatik, bular-hezurraren bila dihardut,
atal lau luzanga paparraren erdian
eta hari loturik saihetsak, adar airoso.
Multzoak zuhaitz bat eratzen dit kolkoan.
Txikitan zuhaitzak idazten nituen.
Sandaliapean daukat bihurrika bihotza.
Galdumendian gelditu dira oinatzak.
Txorimamuari jaurti diot pospoloa,
zure alkandora zimela dauka eta.