Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
ENTOMOLOGIA
Miritxikoletok hortzik gabe egiten diogu orro haizeari,
kanoi-balen antzera.
Gure begiek mosaikoan jasotzen dute mundua.
Aurrean ditugun loreak ikertuz
eta atzetik datozkigun zemaiak neurtuz
topatzen dugu
badenaren eta ez denaren arteko oreka.
Batzuetan, lozorroari eutsita bizirauten dugu,
hegada bizkortzeke
eta denboraren eta euriaren zaintzak onartuta.
Besteetan, orratz finek gatibatzen gaituzte,
hegoak zabalik kortxozko plaka batean,
zeru artifizial batean bezala.