Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
NEREIDEN AKABERA
Kutsadurak hil zituen Nereidak. Utzi egin zioten itsasoan galdutakoak salbatzeari. Maskaldu egin zitzaizkien tunikak, galdu egin zituzten koralezko koroak. Norakorik gabe zebiltzan itxaropenaren hiruhortzekoak ur-barrendegietan, iheslarien hezurrekin ziltzi-maltzan. Eta itsasoak hartu zuen Halloween parke akuatiko baten antza. Ez zen ageri ez eztirik, ez oliorik hondartzetan, ez zen ongi-etorririk, Antzinateko kondairen kontrara. Nereidak akabatu zirenean, kraskatu egin ziren izar multzoak, ezabatu uharteak. Haien lantuak blaituko du gure sofamundia, sekulorun sekulotan.
Emi Gonzalezentzat