Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
Aurkibidea
Ekonomia sinbolikoaren adibide bat
Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora
Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka
Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an
Mary Shelley eta bere piano gardena
Mahatsaren Andre Mariaren mandatua
Eresi bat beste Milia batentzat
Aylak bainuontzia topatu du artadian
Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less
Colette ez da orain hemen bizi
Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)
OASIA
Isilka-misilka sartzen ginen astilleroan.
Zerrautsa, untzeak, galipota,
santu baten irudi bastoa sestra batean.
Arrapalan luze, ontziak bataiatu genituen
gure lehen zigarro mentoldunak argituta:
Garraitzeta, Aratuste, Beti Ur Txoriak.
Ni kapitaina izango naiz,
esan zuen gure arteko batek, burulokak.
Besteok zapiak astindu genituen, despedidan.
Ez borratu nire izena txalupatxo horretatik,
galai batek grabatu du bihotzeko tintekin.
Txirlora-euria.
Eta teilatuko zurajea,
bizitzaren hain antzeko bilbadura ulergaitza.