Poesia kaiera
Poesia kaiera
Gabriel Ferrater
itzulpena: Aritz Galarraga
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-68-3
Gabriel Ferrater
1922-1972
 
 

 

Materiak

 

Galdegin itzazu irudiak:

haur garaian

paradisu krudeletatik

lekualdatzen zintuzten gauzak.

Garaje ilunean,

pneumatiko zaharrak, utziak

zementu lakar arraiadunaren

gainean, isurbide aldean.

Usainak ito egiten zaitu oraindik.

Kautxuaren urmaelak:

bilbe zakarreko hondoa,

ertza zuri zikinekoa.

Besarkatzen zinen bazterrak,

harri egindako lokatzezko

zarakarrak: xehatu,

eta bertan uzten zenuen azala.

Fruitu debekatuak, munduaren

materia itxiak.

Eta zure gorputza: ekintza

temati sarkorra.

 

MatŔries

Reclama les imatges: / les coses que de nen / sabien traspassar-te / de paradÝs cruel. / Dins el fosc del garatge, / neumÓtics vells, deixats / damunt el ciment aspre / ratllat cap al desguÓs. / L’olor t’ofega encara. / Llacunes del cautx˙: / els fons de ruda trama, / la riba de blanc brut. / Els flancs on t’abrašaves, / tots crostes de fang fet / pedra: l’esmicolaves, / i hi deixaves la pell. / Fruits prohibits, tancades / matŔries del mˇn. / I el teu cos: l’obstinada / penetrant acciˇ.