Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

METEORITOA

 

Zaborrean astraka ari zareten bitartean

belarra zapaltzen duzue konturatu barik.

Ikusten zaituztet, bai,

ni ere hala nabilelako.

Elkar hartuko bagenu eta gutxiago sufritu

urrearen edo egun erabiltzen den patroiaren erruz,

guardia egingo bagenu

batzuk orain, beste batzuk gero,

eta oihuka ari direnei lagundu eta

ondoren haiek guri,

eta abiatuko bagina laino hau aldean

baina berba argiekin beraien bila,

gure ikaspenen aurka ulertuko bagenu

erabaki bat ez dela gauza pertsonal bat,

beharbada, nork daki,

zuloetan sartuko ginateke

goizak ohi duen bezala.

Zoro batek esan zigun hau.

Baldintzarik gabe jarraitu genion.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus