Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ABERDEEN URDINDUTIK

 

Granitozko ondo etorri hau errefusatzen dut

ikusi zintudan azken aldiaz gogoratzen naizenean;

hilkutxa bat erori, pitzatu, eta zu atera zinen hegan.

Sua egin genuen harea multzoekin,

batzuetan gaztelu bat eginez eta zelan erretzen zen ikusiz,

besteetan bihotz bat landuz eta zelan desegiten zen frogatuz.

 

Itsasgorak ezabatu egin gintuen,

berdindu egin zituen harea multzoak eta

egurrezko zutabe geratu naiz urazalean.

Apur nazazu, mozkor gaitezen argiaz,

zoaz olatuetan gora dantzan,

badakit-eta nekatzen zarenean,

itota itzuliko zaituztela.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus