Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ZURIA

 

«Lo zaude» esan nion eta ez zidan entzun,

«ilargiari kirtena falta zaio igitaia izateko».

Gauero egiten nuen hori eta, atsegina nintzen arren,

berak ez zekien ezer nitaz.

«Lo zaude» errepikatu nion eta ez zidan entzun;

«zuk emango didazu lur eta

zuk emakeran

zeru emango didazu».

Bere aurpegian bilatzen nuen jakin nahirik

nirekin amets egiten zuen edo ez.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus