Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

BADA ZERBAIT

 

Jar ezazu hitzordua iluntzearekin eta iritsiko da.

Izterrak ukitzen dizkiozun bitartean

axolagabeki pasatuko da zure ondotik.

Sutan erortzen ari den gaztelu zaharrak

errukiz begiratuko zaitu,

erorkeran kristalezko frogak utziz.

Gu arrazoirik ez daukaten umeak gara bere azpian,

lapurtu duguna da eman dugunaren ardatza.

Jar ezazu hitzordua iluntzearekin eta,

iristen ez zaren egunean ere,

bera axolagabe pasatuko da

zuk utzitako zuloa keinu nagi batez estaliz.

Labanaz zainak irekiko dizkiezu eltxoei,

dinosauroek saguei leku egin zieten moduan.

Ez duzu gehiago hautatu beharko

kilkerraren eta isiltasunaren artean,

jendearen eta haizearen artean.

Hogeita hamabi beso gazte izango dira

zure gorputz lau aldiz biderkatuaren andari,

nik lorategiko ateetan itxaroten zaitudan bitartean

larrosak janez, hauxe kantatuz.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus