Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

URDIN TRINKOA

 

Gaua irla bitxiak aurkitzen dituen

ontzi bat izan da noraezean,

altzairu-ilea bezain latza,

hostorea bezain apurkorra.

Dortoka batek eta mila autobusek iratzarri dute.

Buelta eman, begiak zabaldu,

eta segituan ahaztu behar izan zaitu,

gaurko zure irudiari leku egiteko.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus