Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

NORABIDEA GARA

 

Belarjaleen ametsa baino arinagoak,

irinezko marmolez eginak,

egongela zabal honen atarian,

Lekukoa eta Ezjakina.

 

Arantzen ordez atzamarrak,

tximeleten ordez burrunba:

dena mugitzen hastera doa.

 

Bidea ez dago hankapeentzat egina,

baina Lekukoak eta Ezjakinak

aurrera jo behar dute derrigor

han urrunean ikusten den

ekaitzaren erdi-erdira.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus