Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

FALTA DEN NORBAIT

 

Une bat:

gezi bat loran.

Tarte bat:

igerilaria uretan murgildu eta

munduak duda egiten duenean.

Negu bat:

fluor argizko distira ahula,

lanbroak osorik zurrupatzen duena.

Eta urte bat:

hosto batzuk errekara erortzen

eta beste batzuk harri artera

—batek daki zeintzuek asmatu duten

eta zeintzuek ez—.

 

Zaharragoa oraindik:

uraren alde banatan bi beso indartsu jarri dituen

zubi huntzorriz estalia.

Baina agure bizartsu horrek baino

gehiago ikusi dut nik gaur goizean,

hotzak leiarekin landareak umiliatu dituenean:

espazio zabal hau guztia betetzen

falta den norbait: Argi,

gure txakurra.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus