Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

KOPIAK

 

Zaindari lanak egin diezazkizun

trebatu duzu edertasun hori,

arrabioek horia eta beltza trebatzen dituzten moduan,

inor hurbil ez dakien.

Atsegin zenuen frutarbolaren enborra

biharko goiza delako eta etziko eguerdi elkartzuta,

beti hor egon delako,

beti hor egon delako hazten,

beti hor egon delako hazten eta, era berean,

erori berria den elurra bezain zaharra delako.

Zu bezalako hogei zu egurrezko

atera litezke bertatik,

baina irudiok ez lirateke etorriko,

zu etortzen zinen antzera,

besterik ezean iluntze ito

eta luzeetan galtzera.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus