Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

OHARKABEAN, GU

 

Esku ernari bat luzatuz

esnetan bustitako goizei,

erreka honek, aspaldi, jaten eman zigun.

 

Labana ez da azalaren ondoan jar daitekeen hitz bat.

Nahiz eta labana hilda egon,

ez da azalaren ondoan jar daitekeen hitz bat.

 

Huntza hezurretatik edanez igo zitzaigunean ere,

irribarre egin genuen. Pozik itxaron genion

gibelean garatuko zen tipulari.

 

Gero geuk eman genion errekari jaten.

Errekak, hunkiturik, gure seme-alabak aukeratu zituen.

Ordutik dauka haranak forma hau.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus