Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

HOTZAREN AURKAKO KONPROMEZUA

 

Ez da goizalderik etorriko gu garela esanez,

gu garela bidaian goazenak azaletara,

gu garela bere erabakiz berriak.

Badakizu batzuetan arrainek

zapatak jartzen dituztela amu harroegietan.

Zin egidazu irribarre bat eskaintzen badizut

ez didazula ireki ere egin gabe itzuliko.

Zin egidazu herensugeak hilko dizkidazula,

lar handiak ez badira eta zuzen ahora ez badatoz.

Zin egidazu hotzari aurre egingo diogula perlekin,

edo aurkitzen dugun edozerekin.

Aukeraren bat baldin badago,

hori izango da gure etorkizuna.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus