Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

EZ AGIAN

 

Ez agian jaiotzeko gogoa

baina bai beste nonbaitera jaikitzekoa.

 

Korala berritu da udazkena irabazten ari diren

ur-azpiko nire begi hutsetan.

 

Hegan ibili nahi nuke,

arkua erabiltzen ikasi,

narras putzura joan

eta usoak zelan urruntzen diren sentitu,

argiari eskatzen diodan bitartean

ni utzi eta beste nonbaitera joateko.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus