Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ETA EZIN DA

 

Airea bustitzen du ahoa zabaltzean,

eta nik papar bat eman nahi diot

nire etxeko mendien iloba izateagatik.

Zenbat egur dudan orain hanketan.

Zenbat egur.

Zenbat zerrote zerutik amiltzen. Zenbat zeru.

Gutxienez bederatzi,

ez,

gehienez bederatzi.

Eta ni hemen jadanik ez daukadana edaten.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus