Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

KANPOAN EURIA

 

Aterpe bat zelako begiratu nion

eskuak erakusten diren bezala erakutsiz

begien eskubarrua.

Uste dut berak bertan irakurri zuela

apur batean atseden hartzea zela nire asmoa.

Segituan erretiratu nintzen berriro

egunkariko orrialdeetara, kafera, leihora.

 

Ez nuen goroldioa izan nahi haren harrietan,

ezta eztia ere ileetan.

Han jarraitu nuen

leihoan, kafean, egunkariko orrialdeetan.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus