Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ASKOZ BIZIAGO

 

Gogoan dut nire etorkizuna besapean hartuta

joan zinen eguna.

Garai hartan

askoz biziago zeunden zu odoletan ni dantzan baino.

 

Itzultzeko eskatzen nizun gutun guztietan,

baina nekatuta idazteari utzi nionean itzuli zinen.

Niri berdin zitzaidan jadanik

ez nuen ezagutzen besapean zenekarrena.

Eta XVII. mendeko gure elizetan bikoteek

elkarri begiratzen zioten urruntasunaz

begiratu genion elkarri.

 

Askoz biziago nengoen ni odoletan zu dantzan baino.

Denak azulez zihoazen,

zu grisez.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus