Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

DENBORA GELDOA

 

Zeruari kumeak eraman dizkio miruak

eta abesti bat entzuten da gidaririk ez daukana,

graziaz hustua, urruna, arraroa.

Jendeak harriak biltzen ditu,

etxera heldu eta labean erreta jango dituzte,

harik eta hagin barik geratu arte.

Behera begira jarriko dira eta lurrak ilgoran

ederra behar duen zerbait emango die,

hemen beilatu dezaten, galdekatu dezaten,

hemen birfindu dezaten,

hemen laztandu dezaten burdina bezala

edo granada gorri horietako baten antzera,

belarraren gainean etzanda ume batek

gertatu den guztia

ahaztu baino lehen.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus