Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

GURARI BAKAR BAT

 

Eskumatara haritzak eta ezkerretara landak,

horrek esan gura du etxetik iparralderantz nindoala

eta hiru bizitzako baserri hura etengabe desegin eta

eraikitzen ari ziren kontzeptu lausoa zela.

Iluntzearen plasma gorria

egundo ikusi dudan zeru jakintsuenaren azpian.

 

Autoaren kristala jaitsi eta

miragarri jarri nintzen,

eta norbaitek belarrira esan zidan:

«Bi pertsona mota daude».

Banekien azalpen hura

entzun egin beharko nuela azkenean.

 

«Bi pertsona mota daude».

Lehenengo motakoak, antza,

iluntzea gorri zabal ikusten badu,

beste norbaiti etortzeko esan nahi izaten dio:

momentua banatu ezik ez da beteta sentitzen.

Baina aldi berean, beste inori deitzera joan eta

itzultzen denerako, gautu egiten zaio;

baliteke gaua apurtutako abakoa edo

sutan dauden mila udaletxe izatea...

baina ez da, noski, lehen zegoen iluntze

gorri zabala.

 

«Bi pertsona mota daude».

Bigarren motakoa begira geratzen da,

ezertaz oroitu barik,

uretan bere irudia lehenengoz ikusi zuen tigrearen

kumeak bezala.

 

Eta apurka-apurka beharrezkoa den bertutea bilduz,

bigarren taldera pasatzeko gogoa egin zitzaidan.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus