Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

DENBORA BIKOTEAREN ARTETIK PASATZEN

 

Hoztu egin zaio tea honezkero.

Mutilak begiratu egiten dio, batzuetan zuzenean,

beste batzuetan tabernako hango puntan dagoen

ispilu handi batetik lapurtuz angelu ezkutua,

kokota eta lepoa batzen diren delta.

Ilearen beltzean egin berri dituen metxa marroixkak

hain dira... ez daki...

Orain ezin du gogoratu lehen zelan zeukan ilea.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus