Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ITZARTUKERA

 

Hil nintzeneko heriotza hartan bezala,

pilota partida bat jokatzen ari ziren

zuhaixka lehorrekin.

Bidea erakutsi ziguten.

Gerizpe maitekorren irribarrea

irabazleena bezain zuria eta

galtzaileena bezain egiazkoa zen.

 

Hilda nengoen han nindoalako mugitu gabe,

zerua jadanik gezurra zelako,

ezerk ez zeukalako zerikusirik nirekin.

 

Otoitzean ari ziren

haizearen kontra jaiotakoen alde.

Guk ez genekien gure izena ukatu behar genuen

edo egia esan.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus