Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ABERDEEN LAUSOTUTIK

 

Aurpegia ukitzen badidazu,

errekara eramango nauzu kanaberen artetik.

Ura gure galderak garbitzen ari dela esango didazu,

eta ez dizut eskua berriro irakurri beharko,

han, kanaberen iluntzeko gerizpe luzearen azpian,

urari entzunez gure galderak garbitzen.

 

Izarrek zerua herdoilduko dute astiro eta

goizean umeak etorriko dira kanaberen artetik.

Presaka jantziko gara,

ni zurekin joango naiz eta zu, azkenean,

nirekin geratuko zara.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus