Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

MUSUA ZIRKULUAREN ERDIAN

 

Jendeak zioen bat-batean

zabaltzen diren pertsianen senide zirela.

Jendeak zioen

arrazoia zeukatela harriek, pozik,

geranio beltz haiek baimendu zituztenean

bi nerabek elkar besarkatu zuten lekuaren inguruan.

Gertatutakoaz galdetzean, erantzun zuten

maitasunaren unean zeruak buelta eman zuela

poltsa baten barruan, eta norbaitek,

emeki, gorputzak amaitu zizkiela.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus