Aurkibidea
LIBRETA HORIKO POEMAK. Pako Aristi
Ireki ezazu liburu hau, irakurle
Gaur tronpeta bat oparitu diot
Hiru gauza egiten ditut egunero
Badirudi hori izango dela nire patua
Saltzaile ibiltzen zen herriz herri
Pertsonak, adin batetik aurrera
Politikatik esaten ez diren gauzak
Badira eurengan argia daramaten pertsonak
Beti bezala sartu zen tabernan
Oraina egunero jaiotzen den promesa bat da
Bere bizitza aldatu nahi duenarentzat
Banketxeak ez zaizkit gustatzen
Nik ere sexuan asko pentsatzen dut
Inork estimatzen ez dituen liburu gehiegi
Egun batean begira jarri nintzen
Bizitza gure ulermenari iheska
Oroimenari bertute salbatzaileak
Gure ingurura zintzotasun apur batez
Ez dut inoiz zakil bat ahoratu
Beldurra ematen duen edertasuna
Jadanik badakizkigu egia ikaragarri batzuek
Herrialde aberatsak oso arriskutsuak dira
Aurkibidea
LIBRETA HORIKO POEMAK. Pako Aristi
Ireki ezazu liburu hau, irakurle
Gaur tronpeta bat oparitu diot
Hiru gauza egiten ditut egunero
Badirudi hori izango dela nire patua
Saltzaile ibiltzen zen herriz herri
Pertsonak, adin batetik aurrera
Politikatik esaten ez diren gauzak
Badira eurengan argia daramaten pertsonak
Beti bezala sartu zen tabernan
Oraina egunero jaiotzen den promesa bat da
Bere bizitza aldatu nahi duenarentzat
Banketxeak ez zaizkit gustatzen
Nik ere sexuan asko pentsatzen dut
Inork estimatzen ez dituen liburu gehiegi
Egun batean begira jarri nintzen
Bizitza gure ulermenari iheska
Oroimenari bertute salbatzaileak
Gure ingurura zintzotasun apur batez
Ez dut inoiz zakil bat ahoratu
Beldurra ematen duen edertasuna
Jadanik badakizkigu egia ikaragarri batzuek
Herrialde aberatsak oso arriskutsuak dira
Ni naiz gizon bat maitasun gehiegikeriagatik
mutilzahar geratu dena.
Maitasuna bi neskaren artean banatu izan dut beti.
Bi neskak bete beharreko sentimendua
izan da maitasuna niretzat.
Bigatasunaren jokoak suntsitu ditu beti nire asmo onak.
Gaztetan banuen amodio erromantiko bat Azpeitian,
baina Urrestillako bati eskua sartuz
askatzen nuen lujuria.
Gero euskarazko klaseak eman nizkien hamar neskari.
Berehala bereiztu nituen haietako bi:
bata arrastirian paseatzeko egokia iruditzen zitzaidan,
bestea sukaldean irudikatzen nuen etxeko lanak egiten.
Azkenik paseotarako laguna maitemindu nuen,
baina ez bestea.
Izan dira neskak maitasunaren osagai guztiak
beregan bildu zituztenak.
Urte zoriontsuak eman dizkidatenak.
Baina bat-batean bestearentzako dena izan gintezkeela
pentsatzearen handiustekeriak zauritzen ninduen.
Agian umildadea falta izan zaigu,
gure lilura ahalmena mugatua dela onartzeko.
Oinarrizko gauzak onartzeko naturaltasuna:
pertsona bera izan litekeela zoragarria
zinemara joateko, edo bidaiatzeko,
eta ez etxean egunero ikusteko;
izan litekeela ikaragarria sexualki,
eta ez liburu bati buruz hitz egiteko.
Geroztik maitasuna hutsunez eta itzalez beteta bizi dut,
maitasuna tristurarekin, maitasuna sexu faltarekin,
maitasuna gogaipenarekin,
baten asemenak bestearen ase ezina dakarren
bigatasunean.
Eta hau esan ondoren,
berriro hastea baino ez zait geratzen,
maitasuna baita berriro bizitzeko gogoa
sorrarazten duen porrot bakarra.