Aurkibidea
Aintzira eta ibaietan igeri egiteaz
Marie Sanders juduen putaren balada
[Danimarkako lastozko teilatuaren azpira ihes eginik]
Dao De Jing liburuaren jatorriari buruzko kondaira, Lao Tsek emigraziorako bidean sortua
Nekazariaren mintzaldia bere idiari
Erbestealdiaren iraupenaz hausnarrean
[buruzagiak azalduko dizue: gerlak]
Kontzentrazio-esparruetako borrokalariei
Muturreko jazarpenaren garaiotan
Soldadu naziaren emazteari buruzko kanta
[gure hiriak hondakinetan zeudela]
Te-sustraiz egindako lehoi txinatar bati buruz
Poeta greziar berantiar bat irakurtzen
Garai txar bateko maitasun-kanta
Aurkibidea
Aintzira eta ibaietan igeri egiteaz
Marie Sanders juduen putaren balada
[Danimarkako lastozko teilatuaren azpira ihes eginik]
Dao De Jing liburuaren jatorriari buruzko kondaira, Lao Tsek emigraziorako bidean sortua
Nekazariaren mintzaldia bere idiari
Erbestealdiaren iraupenaz hausnarrean
[buruzagiak azalduko dizue: gerlak]
Kontzentrazio-esparruetako borrokalariei
Muturreko jazarpenaren garaiotan
Soldadu naziaren emazteari buruzko kanta
[gure hiriak hondakinetan zeudela]
Te-sustraiz egindako lehoi txinatar bati buruz
Poeta greziar berantiar bat irakurtzen
Garai txar bateko maitasun-kanta
Ama alemaniar baten kanta
Ene seme, nik nizkizun botak
eta alkandora marroia eskaini:
jakin izan banu gaur dakidana
hobe nuen neure burua zintzilik ipini.
Ene seme, zure eskua ikusi nuenean
Hitlerren agurra egiteko altxatua
ez nekien nik hura agurtzen zuenak
merezi zuela idortzea eskua.
Ene seme, entzun zintudan hizketan
heroi-belaunaldi batez.
Ez nuen jakin, sumatu, ikusi:
haien torturatzailea zinenez.
Ene seme, ikusi zintudan
Hitlerren atzean ibiltzen
eta ez nekien harengana bihurtutakoa
ez dela sekula berriz bueltatzen.
Ene seme, esan zenidan, Alemania
ez da izango berriz ezagungarria.
Nik ez nekien bilakatuko zenik
odolezko errautsa eta harria.
Ikusi nizun soinean alkandora marroia
ez nion aurka egin nik.
Ez bainekien gaur dakidana:
zure heriotza-alkandora zenik.
Lied einer Deutschen Mutter
Mein Sohn, ich hab dir die Stiefel / Und dies braune Hemd geschenkt: / Hätt ich gewußt, was ich heute weiß / Hätt ich lieber mich aufgehängt. // Mein Sohn, als ich deine Hand sah / Erhoben zum Hitlergruß / Wußte ich nicht, daß dem, der ihn grüßet / Die Hand verdorren muß. // Mein Sohn, ich hörte dich reden / Von einem Heldengeschlecht. / Wußte nicht, ahnte nicht, sah nicht: / Du warst ihr Folterknecht. // Mein Sohn, und ich sah dich marschieren / Hinter dem Hitler her / Und wußte nicht, daß, wer mit ihm auszieht / Zurück kehrt er nimmermehr. // Mein Sohn, du sagtest mir, Deutschland / Wird nicht mehr zu kennen sein. / Wußte nicht, es würd werden / Zu Asche und blutigem Stein. // Sah das braune Hemd dich tragen / Habe mich nicht dagegen gestemmt. / Denn ich wußte nicht, was ich heut weiß: / Es war dein Totenhemd.