Aurkibidea
Aintzira eta ibaietan igeri egiteaz
Marie Sanders juduen putaren balada
[Danimarkako lastozko teilatuaren azpira ihes eginik]
Dao De Jing liburuaren jatorriari buruzko kondaira, Lao Tsek emigraziorako bidean sortua
Nekazariaren mintzaldia bere idiari
Erbestealdiaren iraupenaz hausnarrean
[buruzagiak azalduko dizue: gerlak]
Kontzentrazio-esparruetako borrokalariei
Muturreko jazarpenaren garaiotan
Soldadu naziaren emazteari buruzko kanta
[gure hiriak hondakinetan zeudela]
Te-sustraiz egindako lehoi txinatar bati buruz
Poeta greziar berantiar bat irakurtzen
Garai txar bateko maitasun-kanta
Aurkibidea
Aintzira eta ibaietan igeri egiteaz
Marie Sanders juduen putaren balada
[Danimarkako lastozko teilatuaren azpira ihes eginik]
Dao De Jing liburuaren jatorriari buruzko kondaira, Lao Tsek emigraziorako bidean sortua
Nekazariaren mintzaldia bere idiari
Erbestealdiaren iraupenaz hausnarrean
[buruzagiak azalduko dizue: gerlak]
Kontzentrazio-esparruetako borrokalariei
Muturreko jazarpenaren garaiotan
Soldadu naziaren emazteari buruzko kanta
[gure hiriak hondakinetan zeudela]
Te-sustraiz egindako lehoi txinatar bati buruz
Poeta greziar berantiar bat irakurtzen
Garai txar bateko maitasun-kanta
W.B. iheslariaren suizidioari
Entzun dut zure kontra jaso duzula eskua
Harakinari aurrea hartzeko.
Zortzi urtez deserrian, etsaien gorakadari beha
azkenik muga gurutzaezin batera herrestan eramana,
diotenez, gurutza zitekeena gurutzatu duzu.
Inperioak erortzen dira. Gaizkileen buruzagiak
estatu-gizonen gisara paseatzen. Herriak
ez dira jada bereizten armadurapean.
Hala datza etorkizuna ilunpean, ongiaren indarrak
ahulak dira. Hori guztia ikusi zenuen zuk
gorputz torturagarria suntsitzen zenuen bitartean.
Zum Freitod des Flüchtlings W. B.
Ich höre, daß du die Hand gegen dich erhoben hast / Dem Schlächter zuvorkommend. / Acht Jahre verbannt, den Aufstieg des Feindes beobachtend / Zuletzt an eine unüberschreitbare Grenze getrieben / Hast du, heißt es, eine überschreitbare überschritten. // Reiche stürzen. Die Bandenführer / Schreiten daher wie Staatsmänner. Die Völker / Sieht man nicht mehr unter den Rüstungen. / So liegt die Zukunft in Finsternis, und die guten Kräfte / Sind schwach. All das sahst du / Als du den quälbaren Leib zerstörtest.