Aurkibidea
Aintzira eta ibaietan igeri egiteaz
Marie Sanders juduen putaren balada
[Danimarkako lastozko teilatuaren azpira ihes eginik]
Dao De Jing liburuaren jatorriari buruzko kondaira, Lao Tsek emigraziorako bidean sortua
Nekazariaren mintzaldia bere idiari
Erbestealdiaren iraupenaz hausnarrean
[buruzagiak azalduko dizue: gerlak]
Kontzentrazio-esparruetako borrokalariei
Muturreko jazarpenaren garaiotan
Soldadu naziaren emazteari buruzko kanta
[gure hiriak hondakinetan zeudela]
Te-sustraiz egindako lehoi txinatar bati buruz
Poeta greziar berantiar bat irakurtzen
Garai txar bateko maitasun-kanta
Aurkibidea
Aintzira eta ibaietan igeri egiteaz
Marie Sanders juduen putaren balada
[Danimarkako lastozko teilatuaren azpira ihes eginik]
Dao De Jing liburuaren jatorriari buruzko kondaira, Lao Tsek emigraziorako bidean sortua
Nekazariaren mintzaldia bere idiari
Erbestealdiaren iraupenaz hausnarrean
[buruzagiak azalduko dizue: gerlak]
Kontzentrazio-esparruetako borrokalariei
Muturreko jazarpenaren garaiotan
Soldadu naziaren emazteari buruzko kanta
[gure hiriak hondakinetan zeudela]
Te-sustraiz egindako lehoi txinatar bati buruz
Poeta greziar berantiar bat irakurtzen
Garai txar bateko maitasun-kanta
Suak harturiko zuhaitza
Iluntzeko laino gorri lausoan zehar
ikusten genituen sugar gorri biziak
taupadaka zeru beltzean.
Zelaietan, barealdi itogarrian
zirtaka
erretzen ari zen zuhaitz bat.
Gorantz tenkatzen ziren adar izutuak
beltz, txinparta-euri gorriaren inguruan
basati eta nahasi eginaz dantza.
Lainoan barrena puskatzen zen suzko oldarra.
Izugarriki dantzatzen ziren hosto nahasi iharrak
bozkarioz garrasika, libre, kiskaltzeaz
iseka egiten enbor zaharrari.
Haatik isil eta handi, dirdiratsu gauean
gudari zahar baten antzera abaildua, heriotzaraino akitua
baina bere miserian maiestatetsu
zutik zirauen suak harturiko zuhaitzak.
Eta bat-batean luzatu da adar beltz zurrunetan gora
igo zaio sugar purpura ziztuan
mantendu da tarte batez zeru beltzean
orduan kraskatu da enborra, txinparta gorrien inguruan dantzatuaz
elkarrekin.
Der brennende Baum
Durch des Abends dunstig roten Nebel / Sahen wir die roten, steilen Flammen / Schwelend schlagen in den schwarzen Himmel. / In den Feldern dort in schwüler Stille / Prasselnd / Brannte ein Baum. // Hochauf reckten sich die schreckerstarrten Äste / Schwarz, von rotem Funkenregen / Wild und wirr umtanzt. / Durch den Nebel brandete die Feuerflut. / Schaurig tanzten wirre, dorre Blätter / Aufjauchzend, frei, um zu verkohlen / Höhnend um den alten Stamm. // Doch still und groß hinleuchtend in die Nacht / So wie ein alter Recke, müd, todmüd / Doch königlich in seiner Not / Stand der brennende Baum. // Und plötzlich reckt er auf die schwarzen, starren Äste / Hoch schießt die Purpurlohe an ihm auf – / Hoch steht er in dem schwarzen Himmel eine Weile // Dann kracht der Stamm, von Funken rot umtanzt / Zusammen.