Goseak janak
Goseak janak
2018, poesia
96 orrialde
978-84-17051-20-4
azala: Ainara Lasa Perez
Idurre Eskisabel Larraņaga
1970, Beasain
 
 

 

ATSEDENA

 

 

Batzuetan,

zuen irribarrea

nire ezpainetan gatzatzen da,

zuen birikek

nireetan hartzen dute arnasa,

zuen zangoek

naramate hegan

 

Gaueko isiltasun zaratatsuak

laztanez urratzen nau,

goizalbako izpi ilunak

argitzen dit bidea

 

Iruntzira geratzen naiz:

poza min,

mina poz,

erraiak azal

 

Batzuetan,

bizitza

gorpuztu egiten zait