Goseak janak
Goseak janak
2018, poesia
96 orrialde
978-84-17051-20-4
azala: Ainara Lasa Perez
Idurre Eskisabel Larraņaga
1970, Beasain
 
 

 

ZATIDURAK

 

 

Nire bizitza bitan banatzen da:

1) Okatu Aurrekoa (OA)

2) Okatu Ondorengoa (OO)

 

OAn nintzen poza, tristura,

indarra, ezina,

maitasuna, gorrotoa,

baretasuna, amorrua…

 

OOn sentitzen ditut poza, tristura,

indarra, ezina,

maitasuna, gorrotoa,

baretasuna, amorrua…

 

OAn zuloak birika nituen

OOn zuloak hutsune ditut

 

Eta, hala ere,

noizbehinka,

OOtik OAra itzultzen naiz,

arnasa huts izatera,

osorik arnasa,

zeruak zamalkatzen dituen behorra